Zuhaitzak landatzen zituen gizona
Jean Giono - Mikel Mendibil (irgile.)
978-84-15756-11-8
Elzéard Bouffier artzainaren istorio zoragarria duzu eskuartean, Probentzako eremu zabal batean zuhaitzak landatzen urteak eta urteak eman zituen gizonaren istorioa. Kontakizuna 1913an hasten da, idazleak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakarti bat ezagutzen duenean, eta handik 32 urtera bukatzen, gerra ondoren eskualdera itzuli eta aspaldi ezagututako eremu hustu eta landugabea bizi-bizirik eta berdetasunez jantzia aurkitzen duenean.
Jean Giono Frantziako XX. mendeko idazle handienetako baten kontakizun eder hau bizitzaren suntsipenaren aurkako mezu sutsu bat da, harmoniaren aldeko kantu soil eta xumea, oreka horren bitartez gizakiek eta animaliek bizileku duten lurra zaindu eta aberasten baitute, landareen erreinuaren jarduera isil eta eraginkorra lagun.
«Eskatuko balidate Frantzia edo Giono aukeratzeko, Giono aukeratuko nuke.»
Henry Mille
JEAN GIONO
Manosque, 1895-1970)
Jean Giono Manosquen jaio zen, Alpes-de-Haute-Provence departamenduan (Frantzia), 1985eko martxoaren 30ean. Familia franko-piemontear jatorrikoa zen, oso xumea. Aita zapatagilea zuen, anarkista, eta ama, berriz, lisatzailea. 1911n, aitaren osasun egoera txarra zela-eta, ikasketak utzi behar izan zituen.
Morroi aritu zen lehenbizi, saltzaile gero, eta, gerra bukatutakoan, banku bateko zuzendariordea izan zen. Homero, Virgilio, Dante, Cervantes, Shakespeare, Baudelaire, Stendhal eta Flaubert irakurriz osatu zuen bere prestakuntza.
1915ean armadara deitu, eta Verduneko frontera bidali zuten. Colline bere lehenbiziko lana argitaratu ondoren (1928, Brentano Saria), bankuak porrot egin, eta literaturari emana bizi izan zen bete-betean. 1932an Ohorezko Legioa eman zioten, ezkerreko mugimendu politikoetan nabarmentzen hasten ari zela. Hogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, ideologia komunistako Idazle eta Artista Iraultzaileen Elkartean sartu zen, baina handik gutxira utzi zuen, elkartearen azken helburuekin ez baitzegoen oso ados. Bigarren mundu-gerra hasterako, bakezale militantea zen jada
MIKEL MENDIBIL AINZUA
Iruñean jaio zen.
Txikitatik irudigintzarako joera handia erakutsi zuen, noizbait jostaldian marrazten geratuz ere. Ez zuen eskolaz kanpoko klaserik jaso nahi izan eta Arte Ederretan hasi arte ez zituen hainbat teknika ezagutu. Ondoren lanean hasi zen ilustrazioa, diseinu grafikoa eta multimedia uztartuz. 2012. urtean Enara ttipia bere lehen album ilustratua argitaratu zuen argitaletxe honekin.
10+