Kondesa esku-guria
Milena Agus - Fernando Rey (Itzul.)
978-84-96634-16-9
Hiru ahizpa Cagliariko Castello auzo zaharreko jauregi batean bizi dira. Lehenago den-dena haiena zen, baina orain puskaka saldua dute. Ahizpa zaharrenak, Noemik, garai bateko gizarte-maila berreskuratzea du amets, jauregi osoa berrerosi eta zaharberritzea, xuhurkeriaz. Bigarrenak, Maddalenak —Salvatorerekin ezkondua— ume bat du amets, baina ez da haurdun gelditzen. Eta hirugarrenak, traketsa izateagatik eta eskuak eta bihotza bigun-bigunak izateagatik «kondesa esku-guria» deitzen dutenak, amodioa du amets. Bera da ume bat duen bakarra, Carlino, mutiko bihurria eta piano-jotzaile bikaina. Familia saiatu honen eta haien ilusioen inguruan, beste pertsonaia batzuk ere agertuko dira —haurtzain zaharra, pareko apartamentuko gizon iluna, Elias artzaina—, pertsona sendoagoak baina iheskorrak horiek ere, zeren, azken batean, ilusioek baizik ez dute irauten…
Milena Agusek, bere laugarren eleberriaren bidez, hain berea duen mundura eramaten gaitu. Bere munduan ilusioa eta desilusioa beti nahasirik ageri dira, lehian, baina Milenak ez digu garailerik ematen, ez digu misterioa desegiten. Bizitza bakoitzak bere parabola marrazten du han goian, zeru beltz dirdaitsuan agertzen eta desagertzen diren izar-uxoen modura.
«Errealitatea, fikzioa eta desilusioak nahasirik ageri diren mundu liluragarria.»
Corriere della sera
«Aurreko liburuetan bezain labur eta zoragarri, eleberri honek berriz uzten du agerian Agusen kontakizunen muineko ideia bat: ametsak ez dira inoiz galtzen.»
Il Secolo XIX
«Giltzurrun-harriak (Mal di pietre) liburu ezagunaren egilea da Milena Agus. Bere lanak milio bat irakurletik gora txoratu du, eta 26 hizkuntzatara dago itzulia.»